1. iametza
  2. Proiektuak
  3. Apika Steam

Apika Steam

arizmendi ikastola
Arizmendi Ikastola

2017

| Steam proiektuak

| Apika Steam| Hezkuntza

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak STEAM Euskadi Estrategiaren aldeko apustua egin du, hezkuntza eta prestakuntza zientifiko-teknikoa hezkuntzako-etapa guztietan sustatzea helburu duen ikuspegi pedagogikoa, hain zuzen. Izan ere, nazioartetik bultzatu nahi da belaunaldi berriak zientzian eta teknologian gaitzea, arlo hauetan ikasketak egitera anima daitezen.

Iametzak Apika STEAM Laborategia proiektuaren bidez, irakasle zein ikasleentzako STEAM proiektuak aurrera eramateko hainbat euskarazko material sortu eta modu irekian eskuragarri jarri du. Proiektuak Innobasqueren STEAM ziurtagiria lortu du.

> ZER DA APIKA STEAM?

Ikasle gazteek STEAM ezagutzak garatzeko proiektu praktikoz osatutako egitasmoa. Azken hiru urteetako proiektuen euskarazko eduki guztia on-line dago eskuragarri.

> ZEIN DA HONEN XEDEA?

Euskal Herriko ikasleen interesa piztea arlo zientifiko-teknologikoetan. Arizmendi ikastolarekin batera hiru proiektu martxan jarri ditugu jada, eta STEAM eskuduntzak ikasgeletan txertatzeko irakasleentzako formazio saioez antolatu ditugu. Modu berean, une honetan, hezkuntza curriculumari lotutako STEAM proiektuak gauzatzen gabiltza, aurki informazio gehiago izango dugu!
Iametzan egitasmoa burutu eta martxan jartzeko tresna guztiak garatu ditugu. Honen inguruko informazio eta material guztia apika-steam.eus webgunean aurkitu dezakezue.

> ZER PLANTEATZEN DUGU?

  • Eduki guztia ikastetxeen eskura jartzea, euren kabuz erabil dezaten.
  • Ikastetxeei STEAM proiektuak txertatzeko aholkularitza, formazioa eta laguntza eskaintzea.

Babesleak: