ASLE irabazi-asmorik gabeko enpresa-elkartea da, eta, Lan Sozietateak eta Enpresa Parte-hartzaileak sustatzeko, defendatzeko eta sendotzeko helburuarekin, hainbat neurritako enpresen aholkularitza du bere negozioaren oinarri.
Hausnarketa estrategiko baten ondoren, bezeroekin harremanetan jartzeko gune nagusiak optimizatzea erabaki dute, besteak beste, webgunea. Hori dela eta, Iametzak egungo webgunea birdiseinatu du, erabiltzailearen esperientzia erabat kontuan hartuz eta bere balore zein marka korporatibora egokituz.
ASLEk webgunearen bidez zabaldu nahi duen informazio ugaria kontuan hartuta, informazioaren arkitektura eta web-egitura guztiz intuitiboa proposatu ditugu. Era berean, elkartearen nortasunarekin bat datozen ikus-entzunezko edukiak integratu dira, hurbiltasuna eta gardentasuna transmitituz. Teknologiari dagokionez, WordPress software librean egina dago.