Asmazank
| Webguneak eta aplikazioak
| Aplikazio ludikoak| Euskara, HezkuntzaEdukiak modu ludikoan landuta errazago barneratzen dira, horregatik, hainbat espazioetan geroz eta gehiago galdera-erantzun lehiaketa eta jokoen dinamika interaktiboak aplikatzen dira, esaterako, hezkuntzan. Hala ere, beste hizkuntzatan hainbat tresna existitzen diren arren, euskarazko eduki eta baliabide digitalak falta dira. Hutsune hori betetzera dator Asmazank.
Asmazank! galdera-erantzunetan oinarritutako online plataforma bat da, ikaskuntza eta aisialdia uztartzeko sortua. Lehiaketen bidez, erabiltzaileek ezagutzak modu dinamikoan lantzeko aukera dute, bai hezkuntza testuinguruan, bai bestelako ekimenetan.
Plataformak aukera ematen du gai desberdinen inguruko lehiaketak sortu eta partekatzeko: ezagutzak finkatzeko, hizkuntza edo kultura sustatzeko, edota entretenimendurako. Ikasgelan, talde dinamika moduan zein banakako jardueretan erabili daiteke, eta baita eskola arteko edo herri mailako lehiaketak antolatzeko ere.
> ZER AUKERA ESKAINTZEN DITU?
Erabiltzaileek euren lehiaketak sortu eta kudeatu ditzakete, galdera eta eduki propioak gehituz. Sortutako lehiaketak modu errazean partekatzeko aukera dago, eta horrela komunitatean zabaltzeko eta beste erabiltzaileekin konektatzeko bidea irekitzen da.
Plataformak malgutasuna eskaintzen du: bakarka zein taldeka aritu daiteke, egoeraren arabera. Horri esker, bai erabilera didaktikoan bai ludikoan egokitzeko aukera zabala ematen du. Bestalde, lehiaketek aurkezpen propioa izan dezakete, edukiak modu argi eta antolatuan erakusteko, eta partekatzea errazteko. Horrek aukera ematen du proiektu, ikasgai edo ekimen konkretu baten inguruko esperientzia osoa modu bateratuan eskaintzeko.
> ZER PLANTEATZEN DUGU?
Hainbat gairi buruzko ezagutza modu dibertigarrian eta euskaraz eskuratzea bilatzen da: euskara, aniztasuna eta berdintasuna, zientzia eta teknologia…. Asmazank tresna baliatuz bezero desberdinentzat egitasmoak garatu ditugu jada: Eingule dinamika, Abanto Zierbenan euskararen egunean lehiaketa herrikoia, Oarsoaldeako Kuadrillategiko gazteekin lehiaketa…


