1. iametza
  2. Proiektuak
  3. Baserriko Uzta, komunikazio-lanketa

Baserriko Uzta, komunikazio-lanketa

Bezeroa:

2019

| Marka eta komunikazio lanketak

| Komunikazio kanpainak| Bestelakoak

EHKOlektiboak (EHKO), Euskal Herrian Agroekologia lantzen eta bultzatzen duen baserritar eta herritarren kolektiboak, Baserriko Uzta antolatzen du urtean bi edo hirutan eta iametzan ekimenaren komunikazioaz arduratzen gara.

Zer da Baserriko Uzta?

Urtaro desberdinetan, EHKOk etxalde baten ateak eta musikari baten doinu kutxa elkartzen ditu. Hala, bien bizibidea, nola, egunerokoa ezagutzeaz gain, beraien uztaz gozatzeko.

2017ko udazkenean egin zuten lehen uzta Antzuolako Pikunietan eta Anariren parte hartzearekin. Geroztik Euskal Herriko abeslari eta sortzaile ugarik bisitatu dituzte EHKO kideen etxaldeak: Eñaut Elorrieta, Olatz Salvador, Ruper Ordorika, MICE, Petti…

Orokorrean eguna hiru zatitan banatzen da:

  • Baserriari bisita
  • Kontzertua
  • Tokiko lehengai ekologikoekin egindako otordua

Komunikazio lanketa

Iametzan ekitaldiaren komunikazio lanketa integrala egiten dugu. Lehenengo urratsa ekitaldia jasoko duten laborariekin elkartzea da informazioa jaso eta prentsa oharra idazteko. Tokiko hedabideei helarazten zaie informazioa eta elkarrizketa zein erreportajeak itxi.

Ibarlako Oihanartia etxaldean (Nafarroa Beherea) egindako udazkeneko uzta Iparraldearen Orena saioan.

 

Horrez gain, euskarri fisiko zein digitalen diseinuaz eta zabalkundeaz arduratzen gara eta ekitaldian zuzeneko jarraipena egiten dugu sare sozialeen bidez.

 

Azkenik, bideoen koordinazioan eta zabalpenean laguntzen dugu. Ikusi Baserriko Uztaren bideo guztiak bere youtube kanalean.