1. iametza
  2. Proiektuak
  3. BDB artxibo digitala

BDB artxibo digitala

Bezeroa:

2011

| Webguneak eta aplikazioak

| Plataforma dokumentalistak| Bestelakoak

Bertsolaritzaren ondarea bildu, antolatu eta gizarteratuz, hainbat mailatako ikerkuntza bultzatzeko helburuarekin, Bertsozale Elkarteak Xenpelar Dokumentazio Zentroa (XDZ) sortu zuen. Mota guztietako informazioa eta dokumentuak zituzten, eta bere bilduma eta informazioa behar duen ikertzaile, bertsozale eta hiritar guztien eskura jarri ahal izateko, bertsolaritzaren berezko sistema dokumentala bat eratzen lagundu diogu.

Ordutik, artxibo digitalaren gauzatze teknologikoa egin eta eguneratzen ari gara, eta lankidetza horren emaitza IDOKUM tresna izan da. Bertsolaritzaren sistema dokumentala kudeatzeko sortua da, baina era berean, beste edozein egitura dokumentalen kudeaketa ahalbidetzen duena. Euskaraz sortua da, baina beste hainbat hizkuntzatan informazioa modu errazean kudeatzeko aukera eskaintzen du. IDOKUM egitura dokumentalaren indargune nagusiak eleaniztasun sakona eta autoritateen kontrol hierarkikoa eta eleanitza bermatzean datza.

IDOKUM tresna garatzen jarraitzen dugu. Iaz BDB Bertsolaritzaren datu basean Solr bilaketa bateraturako motorra integratu genuen. Solr kode irekiko bilatzaile plataforma da eta hainbat datu-base anitz eta espezializatuetan bilduta dauden datuak modu bateratuan bilatu eta bistaratzeko aukerak eskaintzen ditu, datu-base bakoitzaren ezaugarri eta beharrizanak eraldatu gabe.