Beat-eroak

Bezeroa:

2021

| Marka eta komunikazio lanketak

| Komunikazio kanpainak| Euskara, Gazteak

Gazteak euskararen gaiarekin sentsibilizatzeko, garrantzitsua da eurei erakargarriak zaizkien formulekin asmatzea. Formula horietako bat musikaren edo zehazki rap-aren erabilera da. Hori helburu izanik sortu zen ‘Beateroak’ egitasmoa.

> ZER DA BEAT-EROAK?

Rap-a eta euskara uztartzen dituen 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendutako egitasmoa da. Gai baten inguruko euskarazko sorkuntza prozesu baten bitartez, gazteen euren kantak sortu, grabatu ziren eta hartutako irudiekin bideoklip bat osatu zen.

> ZEIN DA HONEN XEDEA?

Horren helburua bikoitza da: batetik, gazteen artean euskararen erabilera sustatzea eta bestetik, egitasmoaren aitzakiarekin, zenbait gairen inguruko hausnarketa eta lanketa sustatzea.

> ZEIN DA LAN DINAMIKA?

Gazteleku bakoitzak 10 laguneko taldea osatuz, gazteek euskarazko rap mundua ezagutzeko tailer praktiko bat bideratu zen Telmo Trenor musikariarekin. Zuzenean rap-tailerrari ekin aurretik, nerabeekin gaiaren alderdi batzuk ukitu ziren ikuspegi pedagogiko batetik, bide batez beste zehar-lerro batzuk ere landuz: inklusioa, aniztasuna, berdintasuna…

Iametzan egitasmoaren prestaketa eta koordinazioaz arduratu gara, baita euskarri fisiko zein digitalen diseinuaz eta zabalpenaren komunikazio ekintzez.