1. iametza
  2. Proiektuak
  3. Beldur Barik bideo sormen lehiaketa

Beldur Barik bideo sormen lehiaketa

Bezeroa:

2025

| Marka eta komunikazio lanketak

| Sare sozialen estrategia eta kudeaketa| Gazteak

Emakundek, EUDEL eta hiru foru aldundiekin elkarlanean, Beldur Barik bideo sormen lehiaketaren hamaseigarren edizioa antolatu du 12 eta 20 urte bitarteko gazteen artean Beldur Barik jarrera sustatzeko helburuarekin. Lehiaketa izen bereko programa zabalagoaren barruan kokatzen da eta helburua da gazteen artean indarkeria sexista prebenitzea hausnarketa, eztabaida eta kontzientzia aktiboa sustatuz. Finean, Beldur Barik Jarrera indartu nahi du ahalduntzen jarrera aktiboa, alegia.

Iametzan 2025eko lehiaketaren produkzioaz eta sustapenaz arduratu gara, Parean Elkartearekin elkarlanean. Era honetan, komunikazio, diseinu eta garapen arloko hainbat eginbehar burutu ditu:

  • Prentsari bideratutako edukien sorkuntza.
  • Hedabideekin harremanean laguntza eta bitartekaritza.
  • Parte hartzaileen sormen lanen kudeaketa (YouTube, Intagram, TikTok eta webgunean).
  • Sare sozialen plangintza eta kudeaketa.
  • Sare sozialetarako edukien sorkuntza (irudien diseinua, bideoak, idatzizko edukia, etab.)
  • Sari banaketa ekitaldiaren antolaketa.
  • Albisteen sorkuntza eta argitalpena (webgunean).
  • Diseinu lanak.
  • Herrietan gaiaren lanketa egiteko bideratutako euskarri didaktikoen diseinua.
  • Euskarrien diseinu eta produkzioa: lehiaketako kartelak, eskuorriak, sare sozialetako postak, lehiaketaren  oinarriak, bideoentzako grafismoak eta wegbuneko irudizko edukiak.
  • Webgunearen garapena (WordPress). Webgunearen egitura berregin da, informazioaren egituraren egokitzapena erabilerrazagoa egin da. Diseinua ere berritu da

Edizio honetan 300 sorkuntza lan inguru jaso dira, eta lehiaketari Derion ospatutako topaketarekin eman zaio amaiera. Aurreko fasean bezala, ekitaldiaren antolakuntzaz ere arduratu gara.