1. iametza
  2. Proiektuak
  3. Biribilko. Merkataritzan euskara sustatzeko ataria

Biribilko. Merkataritzan euskara sustatzeko ataria

Bezeroa:

2024

| Webguneak eta aplikazioak

| Udal/Elkarte atariak| Bestelakoak

Biribilko Bilboko merkataritzan hizkuntza normalizazioa sustatzeko proiektua da. Proiektu hau Bilboko Udalak sustatzen du bere Euskara Sailaren eta Bilbao Ekintza udal enpresaren bitartez, Bilbao Dendak elkartearen laguntzarekin.

Merkatari, ostalari zein Bilboko herritarrei informazioa helarazteko egun duen kanaletako bat biribilko.eus ataria da, eta horren bitartez sektoreari buruzko albisteak, baliabideak eta eduki desberdinak errazten dituzte. Modu berean, webgunean euskaraz nabigatzeko aukera ematen duten establezimenduen zerrenda bat dago, jarduera zein zonaldearen arabera kategorizatuta.

Erakargarriagoa bihurtu eta erabiltzaileak fidelizatzeko helburuarekin, Biribilko webgunea berritu egin dugu. Berritze honek hainbat ardatz ditu: erabiltzailearen esperientzia (alde publikoaren erabilgarritasuna zein estetika), komunikazio-gaitasuna (Biribilkoren mezuak ongi helaraztea) eta mantentzeko erraztasuna (administrazio gunearen kudeaketa).