Euskadi mailako kirol klubek digitalizazioari dagokionez egindako aurrerapena oso murriztua da beste sektore batzuekin alderatuz gero. Hezkuntza eta merkataritza bezalako sektoreak bidea irekitzen eta ingurune digital berrira egokitzen joan diren bitartean, kirolaren sektoreak ez du digitalizazioak ematen dituen aukerak erabili bere burua berrasmatu eta egokitzeko. Kirol kluben artean ere aldea nabarmena da.
Kirol kluben digitalizazioaren egoerak agerian uzten du beharrezkoa dela epe laburrean kirolaren eraldaketa digitalerako estrategia bat ezartzea, alde batetik, sektore hori gainerako sektoreen mailan egon dadin eta, bestetik, kirol klub bakar bat ere atzean gera ez dadin.
Iametzan eraldaketa honetan lagundu nahi izan dugu. Donostia Kirolarekin elkarlanean, Donostiako kirol kluben digitalizazio mailaren inguruko autodiagnostikoa egiteko plataforma garatu dugu eta digitalizazioan aurrepausoak emateko gida landu dugu.
Proiektu hau kirol kluben eraldaketa digitalerako aurrerapauso garrantzitsu bat izatea espero da.