Eskoletan elikadura osasungarriaren inguruko lanketa errazten duen gida didaktikoa atera berri dugu. Gure dietetan hartzen dugun azukre kantitatea altuegia izateaz gain, askotan ez dugu kontuan hartzen jaten duguna osasungarria den edo ez. Gai honek garrantzi berezia dauka eskoletan, izan ere, ikasleek jolas-orduan elikagai prozesatu eta azukredun asko jaten dituzte. Osasungarri jatea dibertigarria eta goxoa izan daiteke, eta hori erakustea izan da lan honen gakoetako bat.
Irakasleentzako gida didaktiko hau ikasleekin elikadura osasungarriaren inguruan lanketa praktikoa egitean oinarritu da eta praktika horretatik abiatuta, ikasleak dieta osasungarria egitearen garrantziaz kontzientziatzea.
Gida honen bidez, gaiaren inguruko gogoeta eta baita jardun egokia ere sustatu nahi dugu. Horretarako, Iametzak garatutako Asmazank tresna erabili dugu lanketa hau jolasaren bidez geletara eramateko.
Ongietorria ematen dizugu gida honetara, eta elikadura osasungarriaren erronka ikasgeletara eramatera gonbidatzen zaitugu, hausnarketa eta jarrera aktiboa baliatuz ikasleak elikadura osasungarrian hezten jarraitzeko.