Ingurua eta ingurukoak kontuan hartzen dituen ekonomia inklusiboa da enpatikonomia. Jarduera ekonomikoaren inguruko pertsonen eta errealitatearen zaintza negoziorako aldagaien artean sartzen dituena. Haiekiko enpatiaz eta ez apatiaz jarduten duena da ekonomia enpatikoa. Gure inguruko pertsonak eta errealitatea ongi egoteak eta ongi sentitzeak, gure negozioan eragin positiboa izango du, dudarik gabe.
Enpatikonomia ardatz hartuta, Oarsoaldea Garapen Agentziak antolatutako hiru ordu eta erdiko jardunaldia da. Enpresentzako adibide, eredu baliagarriak eta praktika onak erakutsiz, hausnarketarako eduki interesgarriak euskaraz jorratzen dituen elkartrukerako aukera da.
Iametzatik, ekitaldia antolatzen eta komunikatzen laguntzen dugu, eta erronka horri esker, gure zerbitzuen zabaltasuna eta sakontasuna erakutsi ahal izan dugu. Sare sozial berrietan kontua sortu eta kudeatzetik hasi eta LinkedInen berariazko estrategiaraino; zuzeneko ekitaldiaren jarraipena sareetan egitetik hasi eta ekitaldiaren osteko jarraipeneraino; euskarri fisikoak diseinatu eta inprimatzetik hasi eta streaming eta soinu enpresekin koordinatzeraino, urrats bakoitza gure bezeroekiko konpromisoaren erakusle izan da.