1. iametza
  2. Proiektuak
  3. Errenteriako Kultura webgunea

Errenteriako Kultura webgunea

Bezeroa:

2023

| Webguneak eta aplikazioak

| Udal/Elkarte atariak| Bestelakoak

Errenteriako Udalak herritarrei kultur jardueren berri emateko webgune bat du: Kultura Kreaktiboa. Webgune honetan etengabe argitaratzen dira mota guztietako informazio-edukiak: artikuluak, tailerrak, agenda kulturala, etab. Udalak kudeatzen duen arren, marka propioa dauka, eta urte guztian zehar oso erabilia da herritarrengatik.

Bereziki tresna honek duen garrantziarengatik, birdiseinu bat egitea eskatu ziguten, besteak beste, itxura berritu, erabiltzailearen esperientzia hobetu eta baliabide berriak txertatzeko. Modu honetan, WordPress ingurunean garatutako webgune eguneratu eta intuitiboago bat lortu da, agenda kultural gisa erabiltzeaz gain, Errenteriako proiektuak eta guneak erakusteko balio duena (esaterako, Lekuona fabrika). WordPress software librean egina dago.