Euskarabildua jardunaldia
| Marka eta komunikazio lanketak
| Jardunaldiak| EuskaraEuskara eta teknologia. Askotan bateragarriak ez diruditen bi eremutzat har daitezke, baina guk asko daukagu esateko. Izan ere, azken garaiko teknologiak hainbat erronka planteatzen dizkio hizkuntzari: linguistikoak, kulturalak, teknikoak… Eta, gehienetan, uste baino abiadura azkarragoa eraldatzen da.
Hortaz, ezinbestekoa da digitalizazioak eta garapen teknologikoak euskarari nola eragingo dioten aztertu eta aurreikustea, eta sortzen dituzten aukerez baliatzeko hartu beharreko erabakiak eta neurriak hartzen jarraitzea.
Euskarabildua, euskara eta teknologia elkartzea eta teknologia burujabetza sustatzea helburua duen jardunaldi dibulgatzailea da, gizartean eragin nahi duen ekimen berritzaileentzako hausnarketarako eta zabalkunderako gunea, euskal gizartean eta euskaran aplikagarriak diren ezagutza eta berrikuntza teknologikoen sustapenerako aukera ematen duena.
Jardunaldi praktikoak egitea da gure helburua: Esperientziak ezagutaraztea eta partekatzea. Nazioarteko izaera izan du sortu zenetik, Euskal Herrikoez gain, aurrez Euskal Herrian egon ez diren hizlariak ekartzea lortzen du urtero.
Iametzak, Argiak eta Ametzagaiñak elkarlanean antolatzen dituzte 2012az geroztik jardunaldiak.