1. iametza
  2. Proiektuak
  3. Euskararen paparazziak

Euskararen paparazziak

Bezeroa:
oarsoaldea

2018

| Marka eta komunikazio lanketak

| Komunikazio kanpainak| Euskara, Merkataritza eta ostalaritza

Euskara modu askotan egon daiteke presente gure herriko establezimenduetan, bai bezeroak euskaraz artatuz, bai saltokiko elementu grafikoak euskaraz daudelako. Bigarren hori sustatzeko eta saritzeko sortu zen Euskararen paparazziak argazki-lehiaketa.

> ZER DA EUSKARAREN PAPARAZZIAK?

Herriko biztanleen eta merkatarien arteko lotura puntua izanda, euskara komertzioetara eramateko sortu zen argazki-lehiaketa da, herri bakoitzeko hizkuntza paisaiari elementu grafikoen bidez balioa emanda (errotuluak, kartelak, seinaletika…).

> ZEIN DA LAN DINAMIKA?

Lehiaketa honek euskara eta merkataritza kontzeptuak irudi batean hobekien jasotzen duen argazkia bilatzen du. Horrela, lehiaketa honek argazkirik artistikoena, politena eta teknikoki hobeto aterata dagoena saritzen du.

Iametzan egitasmoaren prestaketa eta koordinazioaz arduratu gara, baita euskarri fisiko zein digitalen diseinuaz eta zabalpenaren komunikazio ekintzez.