Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak hizkuntza teknologiak bultzatzea helburu duen bere Gaitu estrategiaren baitan, 2023. urtean sustapen kanpaina indartsua abiatu du Common Voice egitasmoa bultzatzeko helburuarekin.
Common Voice Mozillaren ekimena da eta bere helburua librea eta guztientzat irisgarria izango den hizketaren ezagutza-teknologia lortzea da. Hizketa edo ahots bidezko teknologia hori beharrezkoa da makinekin (mugikorrak eta bestelako gailuak) komunikatzeko, baina egun erabilgarri dauden sistemak jabedunak dira eta horrek hainbat oztopo dakartza. Gainera, ez daude euskaraz erabilgarri.
Common Voice ekimenak ahots bidezko teknologia libre hori lortzeko hizkuntza desberdinetan milaka eta milioika ahots grabaketa egitea bilatzen du. Eta euskarazko teknologia librea lortzeko ahalegin horretan Librezale taldea ari da azken urteetan Mozillaren ekimena bultzatzen.
Iametzak 2019an Librezalek abiatu zuen ‘Auzolan digitala’ kanpainan parte hartu zuen, sustapenean lagunduz eta besteak beste Tabakaleran egin zen ahots grabaketa saioa antolatuz.
Orain berriz, 2023an Eusko Jaurlaritzaren sustapen kanpainaren barruan, Common Voice zer den eta zertarako den garrantzitsua ahots grabaketak azaltzeko bideo bat egin dugu.
Bideoaren berezitasuna da interaktiboa dela. Hau da, hasieratik amaierara ikus daiteke edo zatika, aurkibideko atal desberdinetan klik eginez. Gainera, bideoa aurrera joan ahala, informazioan sakontzeko lotura desberdinak agertzen dira.
Bideoa hau egiteko H5P teknologia erabili dugu. Software libreko tresna honek 50 eduki eta ariketa motatik gora sortzeko aukera ematen du: bideo interaktiboak, aurkezpenak, galdetegiak, grafikoak, denbora-pasak… Erraz integratu daiteke WordPress, Moodle eta Drupal webguneetan, eta sortutako edukiak beste edozein webgunetan txertatzeko aukera ematen du kapsulatzeko kodeen bidez.
Bideo interaktibo osoa
Bideo interaktibo hau zure webgunean txertatzeko erabili kode hau:
1. zatia – Zer da hizketaren ezagutza?
Bideo interaktibo hau zure webgunean txertatzeko erabili kode hau:
2. zatia –Â Hizkuntza teknologia komertzialak eta euskara
Bideo interaktibo hau zure webgunean txertatzeko erabili kode hau:
3. zatia – Hizkuntza-teknologia komertzialen bestelako arazoak
Bideo interaktibo hau zure webgunean txertatzeko erabili kode hau:
4. zatia – Common Voice eta Gaitu euskararen aldeko ekimenak
Bideo interaktibo hau zure webgunean txertatzeko erabili kode hau:
5. zatia – Common Voice egitasmoaren abantailak
Bideo interaktibo hau zure webgunean txertatzeko erabili kode hau:
6. zatia – Common Voice euskaraz ibilbidea
Bideo interaktibo hau zure webgunean txertatzeko erabili kode hau:
7. zatia – Datuak
Bideo interaktibo hau zure webgunean txertatzeko erabili kode hau:
8. zatia – Common Voice beste hizkuntzatan
Bideo interaktibo hau zure webgunean txertatzeko erabili kode hau:
9. zatia – Parte hartzeko…
Bideo interaktibo hau zure webgunean txertatzeko erabili kode hau:
10. zatia – Maiz egindako galderak
Bideo interaktibo hau zure webgunean txertatzeko erabili kode hau: