IKAk 30 urte baino gehiago darama euskaltegi gisa helduak euskalduntzen, bai Araban nola Nafarroako txoko desberdinetan. Gaur egun zortzi egoitzek osatzen dute, eta Gasteizekoa, alde handiarekin, horietatik nagusiena da, matrikulatutako ikasle eta irakasle gehiago biltzen baititu. Webgunea euskaltegiari buruzko informazio-iturri gisa erabiltzen dutenez gero, itxura zein erabilgarritasun aldetik hobetzeko apustua egin dute. Beraz, Iametzan ataria eguneratu dugu, IKAren zerbitzuak berritutako irudi batekin gizarteratzen lagunduz.
Modu berean, Gasteizeko egoitzak matrikulazio-sistema digitalizatzeko hautua hartu du. Matrikulazio-prozesu berak altan emandako ikasle-kopuruan zein barne baliabideen kudeaketan duen eragin zuzenaz jabetuta, sistemaren erabiltzailearen esperientzia lehenetsi dugu. Horrela, UX lanketa sakon baten bidez, aplikazio intuitibo eta erabilerraz batera heldu gara. Webgunea WordPress ingurunean sortu dugu, eta matrikulazio sistema PHP garapen propio bat da, Laravel frameworkaren bitartez.