1. iametza
  2. Proiektuak
  3. Global Training: Komunikazio lanketa

Global Training: Komunikazio lanketa

Bezeroa:

2023

| Marka eta komunikazio lanketak

| Komunikazio planak, Komunikazio kanpainak, Sare sozialen estrategia eta kudeaketa, Euskarrien diseinua eta produkzioa| Euskara, Gazteak

Garapenek, Garapen Agentzien Euskal Elkarteak, Donostiako Sustapenak eta Donostiako Ekonomiaren Garapenerako Sustapen Sailak, Global Training Nazioarteko mugikortasun programa kudeatzen dute urtero. Programa hau SPRI Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren, Basque Trade & Investmenten (Euskal Nazioartekotze Agentziaren) eta Eusko Jaurlaritzaren egitasmo bat da eta Iametzan azken edizioaren komunikazioaz arduratu gara.

Zer dira Global Training Bekak?
Beka-programa honen bidez, unibertsitateko titulazioa zein lanbide-heziketako goi-mailako gradua duten gazteek praktika ordainduak atzerriko enpresetan eta erakundeetan egiteko aukera dute, gutxienez 6 hilez, haien profil akademiko eta profesionalarekin loturiko jarduera eta proiektuetan, hain zuzen.

Komunikazio lanketa
Garapen elkartearen komunikazio lanak bideratu genituen:

  • Sare sozialen plangintza eta kudeaketa: Linkedin eta Twitter
  • Sustapenerako beharrezko euskarrien diseinua eta produkzioa: mailingak, bideoak, sareetarako edukiak, sustapen mezuak, etab.
  • LinkedIn formakuntza

2023ko edizioan 200 pertsonak baino gehiagok eman zuten izena Garapenen.