2022an Hernaniko Udala ‘Hariak’ Erresistentzia Istorioen Zinemaldia antolatzen hasi zen, munduan zehar ematen diren giza eskubideen urraketak ikustarazteko eta horien aurrean antolatutako erresistentziei oihartzuna emateko ekimena. Aurreneko bi edizioetan zinemaldi honen inguruan sortutako informazioa eta materiala Hernaniko Udalaren webgunean zintzilikatu da. Ekimena hazi da, ordea, eta horregatik bere izaera propioa islatuko duen webgune bat sortu dugu.
‘Hariak’ webgunean edizio guztietako dokumentalen fitxak, ikus-entzunezko edukia eta albiste zein elkarrizketak gorde dira, besteak beste. Iametzan zinemaldiaren estetika eta marka-irudia koherentzian dagoen diseinu bat egin sortu eta webgunea WordPress ingurunean garatu dugu.