Ikusiker Ikus-entzunezkoen Behategiak gazteek ikus-entzunezkoak ikusteko eta IKT edo Informazio eta Komunikazio Teknologiak erabiltzeko ohiturak, moduak eta joerak aztertzen dituen behategia da. Sortu eta urte gutxitara, hausnarketa batek komunikazio-estrategia berri bat lantzera eraman zien, eta 2021ean marka lanketa bat martxan jartzen lagundu genien, horren emaitzetako bi irudi-korporatiboa eta webgune berria izanda.
Marka honen bitartez islatu nahi diren baloreak nagusiak, ezagutzaren transmisioa, aliantza estrategikoak, parte-hartzea eta sorkuntza dira. Bigarren mailan, berdintasuna, sorkuntza eta euskara. Irudi-korporatiboa oinarri izanda, Ikusikerrentzako hainbat euskarri sortu ditugu.