Gaur egungo gazteak natibo digitalak dira, mugikorrak, bestelako gailu teknologikoak eta sare sozialak euren eguneroko tresnak dira. Baina edukia edozein hizkuntzatan kontsumitzen dute eta zoritxarrez, euskarazko eskaintza urria denez, beren jardunaren zatirik handiena beste hizkuntza batzuetan igarotzen dute. Horregatik ingurune digitalean ere euskara erabiltzearen eta batik bat sortzearen garrantziaz sentsibilizatzeko bezeroekin elkarlanean egitasmo desberdinak jarri ditugu martxan.
>ZER DA IZAN BIRALA?
‘Izan Birala’, Instagramen eta TikTok sareetan oinarrituta, EAE guztira zuzenduta, 2022an egin den lehiaketa da. Sare sozialetan euskaraz aritzen diren bi influencer-ek lau erronka proposatu dizkiete gazteei, sare sozial horietan euskarazko edukia sortzea proposatuz.
> ZEIN DA HONEN XEDEA?
Helburua 13-25 urte bitarteko gazteek sareetan euskarazko edukiak sortzea, kontsumitzea eta partekatzea da.
> ZEIN DA LAN DINAMIKA?
2022ko #izanbirala lehiaketan lau erronka izan dira. Parte hartzaileek erronka horiek egin eta lanak (erronkaren arabera) beraien sare sozialetara igo eta Gozatu Sarean Euskaraz gunera bidali beharko dituzte. Bakarka edo taldeka hartu daiteke parte eta talde bakoitzeko parte-hartzaile kopuruak eta aurkez daitekeen lan kopuruak ez du mugarik izango.
Iametzan egitasmoaren prestaketa eta koordinazioaz arduratu gara, baita euskarri fisiko zein digitalen diseinuaz eta zabalpenaren komunikazio ekintzez.