1. iametza
  2. Proiektuak
  3. Kuxkuxeroak

Kuxkuxeroak

Gernikako Udala, Oarsoaldeako Euskara Batzordea, Iruñeko Udala

2017

| Marka eta komunikazio lanketak

| Komunikazio kanpainak| Euskara, Gazteak

Eskoletako hormetatik kanpora haur eta gazteek egiten duten euskararen erabilera jaisten ari dela erakusten digute emaitza soziolinguistiko desberdinek. Alegia, gazteek euren arteko harremanetan gero eta ohitura handiagoarekin jotzen dute gaztelerara.

Haritik tiraka, heldu garen ondorioetako bat gazteek erreferente euskaldunak behar dituztela da. Euren gustuko kirolari, abeslari edo aktoreak euskaraz aritzen direla ikusten badute, hizkuntzaren erabilera normalizatzeko aukera gehiago dago. Helburu horrekin sortu zen ‘Kuxkuxeroak’ egitasmoa.

> ZER DA KUXKUXEROAK?

16 urte arteko gazteei erreferente euskaldunak ezagutzera emateko eta solasaldian aritzeko batera sortutako egitasmoa da. Aurreneko pilotua Gernikan egin zen, horrezkero esperientzia beste hainbat lekutan gauzatu da, besteak beste, Oarsoaldean eta Iruñean.

> ZEIN DA HONEN XEDEA?

Erreferentzialtasuna landuz, euskara gazteen ingurugiro formaletatik ateratzea, eurentzat eredu izan daitezkeen pertsonekin galdera librean arituz, naturaltasunez, euskaraz.

> ZEIN DA LAN DINAMIKA?

Gazteek eurentzako erakargarri edota erreferente diren pertsonaia euskaldunak proposatzen dituzte, nor ezagutu nahiko luketen galdetuz. Aukeren artean bat hautatu eta harekin harremanetan jarri ondoren, herrietan hitzorduak lotzen dira, gazteek eurekin galdera librean aritu daitezen solasaldi informaletan. Orain arte eskualdeko gazteekin egotera etorri diren batzuk aipatzearren, Zuriñe Hidalgo, Nerea Eizagirre, Miren Arrieta, Josune Arakistain, Ainhoa Larrañaga…

Iametzan egitasmoaren prestaketa eta koordinazioaz arduratu gara, baita euskarri fisiko zein digitalen diseinuaz eta zabalpenaren komunikazio ekintzez.