1. iametza
  2. Proiektuak
  3. Langile Ikastolaren webgune berria

Langile Ikastolaren webgune berria

Bezeroa:

2023

| Webguneak eta aplikazioak, Marka eta komunikazio lanketak

| Udal/Elkarte atariak| Bestelakoak

Langile Ikastolaren webgunea hainbat guraso, tutore eta irakasleentzako sareko informazio- eta komunikazio-gune bihurtu da. Ikastolari buruzko berri zein argibideak iragartzeko ezinbestekoa da, eta ataria bera nola bertara igotako eduki guztiek, zeharka, erreferentziazko irudi bat sortzen dute. Horregatik, irudi hori gaurkotzeko helburuarekin, 2023an marka berritze bat proposatu genien, webgunearen berdiseinu batekin batera.

Ikastolaren balore eta ibilbide historikoan oinarrituz egungo garaietara egokitutako marka bat sortu da, freskoagoa eta biziagoa. Webgunea ildo beretik sortu da, aurreko webguneko edukia eguneratu eta modu intuitiboago batean txertatuz. Modu berean, ikastolak eskaintzen dituen zerbitzu guztiak jakitera emateko, instalazio, eginkizun eta ikasleen argazkiak gehitu dira.Teknologiari dagokionez, WordPress software librean egina dago.