1. iametza
  2. Proiektuak
  3. Languages Lanean kongresua

Languages Lanean kongresua

Antolatzailea:

2024

| Marka eta komunikazio lanketak

| Jardunaldiak| Euskara

2024ko urtarrilaren 18an eta 19an egin zen Languages Lanean hizkuntza kudeaketari buruzko I. nazioarteko kongresua Euskalduna Bilbao Jauregian eta Guggenheim Bilbao Museoan, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailak antolatuta. Kongresuaren helburua zen lan munduan hizkuntza-kudeaketak duen garrantzia azpimarratzea eta eremu sozioekonomikoan hizkuntza-kudeaketa aurreratua duten erakundeen praktika onak zabaltzea.

Iametzan Langune Euskal Herriko Hizkuntzen Industria Elkartearekin batera idazkaritza teknikoko zereginetan parte hartu genuen, kongresuko talde eragileko kide izanik. Zehazki idazkaritza tekniko horren baitan, komunikazio lanak bideratu genituen:

  • Sustapenerako beharrezko euskarrien diseinua eta produkzioa
  • Webgunea edukiz hornitzea
  • Sare sozialen plangintza eta kudeaketa
  • Hedabideekin harremanean laguntza eta bitartekaritza
  • Ikus-entzunezkoen kudeaketa

Kongresuan 500 pertsonak baino gehiagok eman zuten izena eta gizartean eta hedabideetan oihartzun esanguratsua izan zuen.