Memeka

2022

| Webguneak eta aplikazioak

| Aplikazio ludikoak| Euskara, Gazteak

Interneteko kulturan, memea umorezko mezu sinplea da, zabalkuntza handi eta azkarrekoa, eta gehienetan jatorrizko irudi, bideo edo testu baten remix satirikoa behin eta berriz eginez transmititzen dena.

Gaur egun, memeak gazte eta nerabeen komunikazio bitarteko garrantzitsuenetako bat bihurtu dira. Eurentzat egunerokotasuneko komunikazio bitarteko eta elementu bat dira eta bereziki sare sozialen eta mezularitza programen bidez partekatzen dituzte.
Iametzan konturatu ginen euskarazko memeak sortzeko tresnarik ez zegoela. Horregatik, ‘Memeka’ sortu genuen.

> ZER DA MEMEKA?

Euskarazko memeak sortu, partekatu eta aurkitzeko gunea da, euskal komunitatean erreferente bihurtzen ari dena.

> ZEIN DA HONEN XEDEA?

Gazteek eta nerabeek euskarazko edukiak sortu eta euskara modu ludikoan erabiltzea da helburua, hizkuntzarekin jolasean. Izan ere, memeek ahalbidetzen dute euskarak oraindik orain (eta are gehiago gazteen artean) duen kutsu serioarekin apurtzea, hizkuntzarekin dibertitzeko bitartekoa baitira.
Iametzan egitasmoa burutu eta martxan jartzeko tresna guztiak garatu ditugu. Honen inguruko informazio eta material guztia memeka.eus webgunean aurkitu dezakezue.

> ZER PLANTEATZEN DUGU?

  • Lehiaketa diseinatzea (oinarriak, epeak, dinamika…)
  • Lehiaketa ‘Memeka’ plataformaren bidez gauzatzea, zure erakundearen irudia baliatuz
  • Zure herri edo eskualdean lehiaketaren prestaketan eta sustapenean laguntzea
  • Amaierako balorazio txostena, parte-hartze eta zabalkunde datuekin

Babesleak: