1. iametza
  2. Proiektuak
  3. Motxian Eby

Motxian Eby

Bezeroa:
oarsoaldea

2011

| Marka eta komunikazio lanketak

| Komunikazio kanpainak| Euskara, Gazteak

Gaur egungo gazteak natibo digitalak dira, mugikorrak, bestelako gailu teknologikoak eta sare sozialak euren eguneroko tresnak dira. Baina edukia edozein hizkuntzatan kontsumitzen dute eta zoritxarrez, euskarazko eskaintza urria denez, beren jardunaren zatirik handiena beste hizkuntza batzuetan igarotzen dute. Horregatik ingurune digitalean ere euskara erabiltzearen eta batik bat sortzearen garrantziaz sentsibilizatzeko bezeroekin elkarlanean egitasmo desberdinak jarri ditugu martxan.

> ZER DA MOTXIAN EBY?

‘Motxian Eby’ 12-16 urte bitarteko gazteei zuzendutako eta erronketan oinarritutako lehiaketa da, Oarsoaldeko eskualdean gauzatu duguna. Gazteen gustuen arabera, aldatzen eta bilakatzen joan den egitasmoa da, baina beti ere eurentzat naturala den testuinguru digitalarekin jokatuz (SMS lehiaketa, bikoizketa lehiaketa, erronketan oinarritutako ikus-entzunezko laburren lehiaketa…).

> ZEIN DA HONEN XEDEA?

Helburua sormena eta umorearen bidez gazteen egunerokoan euskararen erabilera sustatzea bilatzen da, horretarako antzerkia, dantza, kantua, lokuzioa ardatz dituzten erronkak proposatuz.

> ZEIN DA LAN DINAMIKA?

Parte hartzea ziurtatzeko, gazteentzat erreferente den pertsona bat aukeratzen da zirikatzaile bezala, erronkak proposatzeko eta lehiaketaren gidaritza eramateko. Une horretatik, parte hartzaileek zehaztutako epe bat daukate erronka horri bideo bidezko erantzun bat emateko.

Proposamenak motxianeby.eus webgunera igotzeko edota bidaltzeko aukera dute, publiko eginez. Eta, proposamen guztiak biltzen direnean, zirikatzaileak bideo irabazlea aukeratzen du eta hurrengo erronka botatzen die gazteei.
Iametzan egitasmoaren prestaketa eta koordinazioaz arduratu gara. Modu berean, webgunea garatu, euskarri fisiko zein digitalen diseinatu eta komunikazio ekintza desberdinen bitartez zabalpena eman diogu.