1. iametza
  2. Proiektuak
  3. Mutriku goitik behera jolasa

Mutriku goitik behera jolasa

Bezeroa:

2023

| Webguneak eta aplikazioak

| Aplikazio ludikoak| Bestelakoak

Mutrikuko Udaleko Euskara Zerbitzua eta Hezkuntzako lan taldearekin batera ‘Mutriku Goitik Behera’ jolasa sortu dugu. Leitzaketa aplikazioan oinarrituta, Mutrikuko herriari buruzko tribial jolas batean datza, bertako natura, ohitura, historia, kultura, hizkuntza eta berezitasunei buruzko jakintzak modu ludiko batean helarazteko helburua daukana.

Tribiala bi modalitatetan jolastu ahal izateko pentsatuta dago: modalitate digitalean eta mistoan. Aurreneko aukeran mugikorra, tableta edo ordenagailuaren bitartez jolastu ahalko da. Modalitate mistoan, ordea, ohiko joko-taula erabiliko litzateke, dagozkion kubo, fitxa eta dadoarekin. Bi aukeretan galdera-erantzunak jolasaren webgunean egongo lirateke.

Aplikazioaren diseinua Mutrikuko txoko desberdinetan inspiratuta dago, eta tresna Laravel frameworkaren bidez PHPan garatu dugu. Antza Komunikazio Grafikoaren lankidetza izan dugu joko-taularen diseinua eta inprimaketarako.