Nextcloud instalazioak

2020

| Bulego birtuala

| Nextcloud| Bestelakoak

Denok egokitu behar izan dugu pandemiak ekarri duen egoera berrira, eta litekeena da lan-ingurunearen digitalizazio azkarra gehien eragiten ari zaigun ondorioetako bat izatea. Bideo-deiak, dokumentu partekatuak, fitxategi sinkronizatuak… duela urte batzuk gehienei ezezagunak egiten zitzaizkien hitzak dira, baina orain egunerokotasunean erabiltzen ditugun tresnak dira.

Hala ere, badakigu zer suposatu dezakeen Google edo Microsoft bezalako enpresa pribatuen zerbitzuak erabiltzeak? Zenbateraino gaude prest gure pribatutasuna multinazional handien esku uzteko? Multinazionalen menpeko tresnak ekiditeko asmoz, Iametzan Nextcloud software librearen aldeko apustua egin dugu.

> ZER DA NEXTCLOUD?

Nextcloud Google-ren alternatiba etikoa dela esan genezake, Google Drive, Docs, Calendar edo Meet-ekin bete daitezkeen funtzioak egin daitezke. Alegia, edozein erakundek bere egunerokoan bete behar dituen zereginak modu kolaboratzailean eta on-line bete ahal izateko softwarea da. Halaber, norberak kudeatutako laino propioa sortzeko aukera ematen du eta, gordetako datu eta informazioaren pribatutasuna bermatzen duen sistema da.

> ZER ABANTAILA DITU?

  • Datuen gaineko kontrola
  • Pribatutasunaren zaintza
  • Aplikazioen pertsonalizazioa
  • Konexiorik gabeko sarbidea
  • Mugikor eta web bertsioaBabestutako artxiboen bidalketa
  • Ordenagailu- eta mugikor- jakinarazpenak
  • Euskarazko tresna

> ZER PLANTEATZEN DUGU?

Iametzatik Nextcloud zure enpresa edo entitatean integratzen laguntzen zaitugu, sistemaren integraziotik abiaraztea eta ondorengo jarraipenera. Gaur egun hainbat bezerok eman dute pausua teknologia burujabetzarantz:

  • Errenteriako Udala
  • Argia
  • Ameztoi Anaiak
  • Garabide
  • IKA
  • Joxemi Zumalabe

Babesleak: