1. iametza
  2. Proiektuak
  3. Paperezkoak marka eta webgunea

Paperezkoak marka eta webgunea

Bezeroa:

2023

| Webguneak eta aplikazioak, Marka eta komunikazio lanketak

| Denda elektronikoak| Merkataritza eta ostalaritza

Liburuak gomendatzen eta saltzen ia berrogeita hamar urte eman ondoren, 2022an Zarauzko Garoa liburu-dendak ‘Paperezkoak, altxor bat hilero’ proiektua sortu zuen 2 eta 7 urte bitarteko haurrei hilero ipuin ilustratu bat oparitu, eta modu honetan irakurzaletasuna modu atseginean eta dibertigarrian txikitatik sustatzeko. Proiektuaren harrera onak eragin zuen publiko-xedea zabaltzea, eta 2023an 0 eta 2 urte bitarteko haurtxoei eta baita helduei ere zuzendutako eskaintza sortu zen.

Iametzan proiektuaren ibilbide guztian bidelagun izan gara, eta Paperezkoak marka zein webgunea garatu dugu. Publiko-xedeak kontutan hartuta, hiru eskaintzetarako landing pageak sortu ditugu, momenturo markaren koherentzia mantenduta. Webgunea WordPress ingurunean egina dago, WooCommerce tresnaren bitartez online salmenta egiteko aukera izanez.