
2003an ‘Zaldibar Berbarik Berba’ liburua argitaratu zen, Zaldibarko euskara ulertzeko eta sustatzeko ondare dokumentalista. Internetaren zabalpenaren harira, hamarkada baten ondoren ‘Zaldibar Berbarik Berba’ webgunea sortu zen, bertako eduki gehiena digitalizatuz. Proiektua gizarteratzen jarraitzeko ahalegin batean, webgunea birdiseinatu dugu, erabiltzaile esperientzia hobetuz eta itxura modernizatuz.
Emaitza, lan dokumentalista baten aurkezpen txukuna izan da, bildutako ondare guztia eskuragarri utziz: Hitzen glosategia, narrazioak, kantak, argazkiak, etab.

