Hodeia ez da existitzen #11 – Sakananet sare mankomunatua

Saio honetan Sakananet proiektua zer den azaldu digute gure gonbidatuek: Oihana Olaberria Jaka (Arakilgo alkatea), Iker Manterola Matxain (Sakanako Garapen Agentziako arduraduna) eta Maialen Martiarena (Guifinet Fundazioa).

Sakananet zuntz optikoko sare mankomunatua da eta sakandar guztiei Interneteko konexioa eskaintzea du helburu, operadore handiek errentagarriak ez zaizkielako baztertutako herri, industrialde eta landa-eremuetara ere iritsiz. Sare honetan finantzazioa, mantentzea eta gobernantza era mankomunatuan egiten da erabiltzaile eta tokiko erakundeen artean.

Elkarrizketa irakurri hemen.