SELIA, Iametzak parte hartzen duen proiektua, 2026an amaitu eta aurkeztuko da

SELIA egitasmoa hautaketa prozesuetan sistema adimenduna garatzea helburu duen ikerketa-proiektu berritzailea da, hautagaien trebetasunen, gaitasunen, balioen eta  ebidentzien ebaluazio integralean oinarrituta dagoena.

Iametzak egitasmoan parte hartzen du, beste enpresa eta erakunde batzuekin batera: Xupera, Gestionet, Ferruelo y Velasco eta Mondragon Lingua-Alecop.

2024ean abiatu zen ikerketa proiektua, 2026an amaitzea aurreikusten da eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren HAZITEK programaren barruan finantzatu da (ZL-2025/00136 espediente-zenbakia).

HAZITEK Enpresen I+G sustatzeko laguntzen programak finantzatutako proiektua da  eta Eusko Jaurlaritzak eta Europar Batasunak 2021-2027 Eskualde  Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF) bitartez kofinantzatutako jarduera da.

Aurreko bidalketa
Komunikazio proiektuen eta bezeroen arduraduna bilatzen ari gara
Hurrengo bidalketa
SMARTGOB, Iametzak parte hartzen duen proiektua, 2026an amaitu eta aurkeztuko da