SMARTGOB, Iametzak parte hartzen duen proiektua, 2026an amaitu eta aurkeztuko da

SMARTGOB ikerketa-proiektu berritzaileak administrazio publikoek herritarrentzako Arreta Zerbitzuen digitalizazioa bilatzen du eta horrekin batera, gizarteari irekiak dauden kanpo komunikazio prozesuak automatizatzeko plataforma adimendun bat lortzera bideratuta dago.

Iametzak egitasmo honetan parte hartzen du beste enpresa eta erakunde batzuekin batera: Xupera, LKS Next, Gobtech, Ibai Scanbit eta Fulsion Smart Systems.

2024ean abiatu zen ikerketa proiektua, 2026an amaitzea aurreikusten da eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren HAZITEK programaren barruan finantzatu da (ZL-2025/00133 espediente-zenbakia).

HAZITEK Enpresen I+G sustatzeko laguntzen programak finantzatutako proiektua da  eta Eusko Jaurlaritzak eta Europar Batasunak 2021-2027 Eskualde  Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF) bitartez kofinantzatutako jarduera da.

Aurreko bidalketa
SELIA, Iametzak parte hartzen duen proiektua, 2026an amaitu eta aurkeztuko da