Topaketak Lasarte-Oriako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta EUDELek antolatu dituzte. Jardunaldien helburua udaletako euskara zerbitzuek egiten duten lanaren esperientziak trukatuz horiek nola hobetu hausnartzea izango da. Topaketak Euskal Herri osoko euskara teknikarien topagune bihurtzea nahi da eta hausnarketa, ikerketa eta esperientzia ezberdinen aurkezpenak antolatu dira bi egun horietarako.
Topaketak urtero antolatuko dira eta urtean zehar informazio eta azterketen segimendua egingo da
iametza interaktiboak izan du topaketak antolatzeko eta komunikatzeko ardura eta horretarako tresna nagusia web-gunea izan da.
Ikus www.udaltop.com