Pasai Donibanen atez-ateko sistemaren komunikazioz arduratuko gara datozen hilabeteetan

Pasaiako Udala hondakinen gaikako bilketa atez-ate sistemaren bidez egiten hasiko da Pasai Donibanen 2013an.. Helburu hori lortzeko, herritarrei begira landu beharreko komunikazioaz arduratuko da Iametzako komunikazio taldea datozen hilabeteetan, Pasaiako Udalaren enkarguz.

Hala, Pasaiako Udaleko Ingurumen Saileko arduradunekin, herritarrekin eta eragileekin elkarlanean arituko gara, sistema berria jarri aurretik eta beronen inplantazioak irauten duen bitartean.

Egitasmoaren leloa Bizibadia izango da eta bai leloa eta baita beroni lagunduko dion logoa Juanba Berasategi pasaiatar marrazkilariak egina da.

Aurreko bidalketa
Elgg eta Pmapper software libreak euskarara lokalizatu ditugu
Hurrengo bidalketa
JEDIBIT