Xuxen zuzentzaile ortografikoa erabili nahi dut CKEditor-en. Zer egin behar dut?

Egin beharrekoa

CKEditor-en Xuxen erabili ahal izateko lerro hau gehitu behar duzu CKEditor-en config.js fitxategian:

config.disableNativeSpellChecker = false;

 

Ez dakizu hori nola egin? Lasai, esaiozu zure webgunearen garatzaileari eta laster batean aldatuko dizu.

Aldaketa hori egin eta webgunea berriz kargatu ondoren (sakatu Ktrl + F5) Xuxen hitz okerrak azpimarratzen hasiko da, baina saguaren eskuineko botoiarekin hitzaren gainean klikatzean Xuxenek egindako gomendioak ez direla agertzen konturatuko zara.

 

Horrek ere erremedio erraza du, sagua hitzaren gainean jarri eta Ktrl botoia sakatuta daukazula eskuineko botoiarekin klikatzen baduzu Xuxenen gomendioak agertuko zaizkizu.

 

Oharra: Xuxen nabigatzailean instalatuta eduki behar duzu honek funtziona dezan. Instalatzeko ikusi esteka honetako Web-nabigatzaileak fitxako azalpenak.

 

Azalpena

CKEditor-ek nabigatzailearen zuzentzaile ortografikoa desgaitzen du, konfigurazioan disableNativeSpellChecker false ezarrita aldatu daiteke ezarpen hori.

Normalean Context menu plugina instalatuta egoten da eta horrek eragiten du CKEditor-ek laster-menu natiboa berearekin ordezkatzea. Horregatik ez dira ikusten Xuxenen gomendioak saguarekin eskuin klik egitean. Ktrl + saguaren eskuineko botoiarekin klik eginda nabigatzailearen menu natiboa agertzen zaigu. Hainbat pluginek CKEditor-en laster-menua erabiltzen dutenez ez da komeni Context menu plugina desinstalatzea.

.cc-by-sa-lizentzia-oina {
width: 85%;
background-color: #ccc;
padding: 5px 20px;
max-width: 800px;
margin: 40px auto 0px auto;
}
.cc-by-sa-lizentzia-oina p a {
color: #333;
}
.cc-by-sa-lizentzia-oina p a:hover,
.cc-by-sa-lizentzia-oina p a:focus {
color:#999;
text-decoration:none;
}

Creative Commons Lizentzia

Artikulu honek Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa (CC BY-SA 4.0) lizentzia dauka. Kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, nire egiletza aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

Aurreko bidalketa
Software eta Teknologia Librearen III. Euskal Mintegian izango gara CKEditorreko plugina aurkezten
Hurrengo bidalketa
Euskarazko irratiak KODI multimedia zentroan entzuteko plugina