Martxoaren 13tik aurrera, ostirala, iametzako langileok etxetik arituko gara lanean, Osasun Sailak emandako gomendioak jarraituz. Birusaren hedapena saihestu nahi dugu langileon zein ingurukoen osasuna lehenetsiz. Ohiko jarduera mantenduko dugu, bai teknologia arloan baita komunikazioan ere. Neurri hauen iraupena hasiera batean 15 egunekoa izango da, beti ere ematen diren gomendioak jarraituz.
Gurekin harremanetara jartzeko deitu 943 37 67 16 zenbakira edo idatzi mezu bat mantenua@iametza.eus helbidera.