Urriaren 21ean, PHPren garapen-taldeak segurtasun-ahultasun batzuen berri eman zuen, eta horiek zuzentzeko eguneratzeak argitaratu zituen.
PHP webgune eta aplikazio ugari garatzeko erabiltzen den teknologia da, eta, besteak beste, WordPress, Nextcloud eta Laravel plataformen oinarrian dago. Horregatik, ahultasun horiek PHP erabiltzen duten gure bezeroen webguneei ere eragin diezaiekete, guk garatutakoak nahiz mantentzen ditugunak izan.
Zer egin dugu?
Segurtasun-oharra argitaratu bezain laster, gure ardurapeko webgune eta zerbitzuen egoera aztertu dugu, eta beharrezko segurtasun-eguneratzeak aplikatu ditugu, kaltetutako PHP bertsioak zuzentzeko eta bezeroen zerbitzuak babesteko.
Halako egoeretan, eguneratzeak aplikatzea ez da soilik mantentze-lan arrunta; segurtasunaren kudeaketa arduratsuaren funtsezko zatia da. Horregatik, gure bezeroak gertatutakoaz jakinaren gainean jartzea ere ezinbestekotzat jotzen dugu.
Zer esan nahi du horrek zuretzat?
- Zure webgunearen segurtasuna zaindu dugu: PHPren segurtasun-oharraren berri izan bezain laster, beharrezko eguneratzeak aplikatu ditugu gure ardurapeko sistemetan.
- Ez duzu ezer egin behar: eguneratzeak zerbitzari-mailan egin ditugu. Ez duzu zure webgunean, aplikazioetan edo pasahitzetan aldaketarik egin behar.
- Ez dago zertan kezkatu: prebentzioz eta azkar jardun dugu, ahultasun horiek zuzentzeko eta gure bezeroen zerbitzuak babesteko.
- Zure zerbitzuak normaltasunez funtzionatzen jarraituko du: ez dugu ohiko funtzionamenduan aldaketarik espero. Ezohiko zerbait nabaritzen baduzu, jarri gurekin harremanetan ohiko laguntza-kanalen bidez, eta egoera aztertuko dugu.
Gure azpiegiturak eta zerbitzuak gainbegiratzen jarraituko dugu, segurtasuna zaintzeko eta beharrezkoa denean neurri egokiak hartzeko.
Informazio-iturriak: PHPren ohar ofiziala · Nextcloud-en jarraipen teknikoa · INCIBE-CERT