Aittu … eta esperientziak ezagutu! Gazteei zuzendutako hitzaldiak

Pasa den martxoaren 21ean Aittu… eta esperientziak ezagutu! hitzaldiak egin genituen. Alkarbidek zenbait udalekin batera martxan jarri duen gazteei zuzendutako egitasmoa da eta prozesuaren hasieratik ibili gara beraiekin hitzaldiei forma ematen.

Proiektu honetan lan ezberdinak gauzatu ditugu: Hizlarien proposamena egin eta egitaraua sortu eta koordinatu dugu; Aittu marka sortu dugu eta jardunaldirako euskarriak prestatu ditugu; webgunea prestatu dugu; eta egunean bertan streaminga egiteko azpiegitura teknikoaren prestaketa egin dugu.

 

Aittu… eta esperientziak ezagutu! hitzaldien inguruan

Aittu… eta esperientziak ezagutu! 16-30 urte bitarteko gazteei zuzendutako hitzaldien multzoa da. Helburua gazteei proposatzen zaizkien gaietan sakontzeko aukera ematea da, ekintzaren abiapuntua izatea, ondoren gazteak modu proaktibo batean beraien ibilbidea egiten hasi daitezen.

Hiru bloke nagusi landu dira: Lan mundua; genero ikuspegia eta maskulinitate berriak; eta teknologia eta sare sozialak.

Bideo guztiak hemen daude ikusgai.

Hurrengo bidalketa
“Diru-kontuak euskaraz” kanpaina