ARGIAren Euskal Kulturaren Urtekaria, sarean ere bai

Euskara eta kultura munduan aspaldidanik estimatua den (1984tik kalean urtez urte), eta sektore horietako teknikari, zerbitzu enpresa eta antolatzaileentzat, urte osoan lan-mahaian ezinbesteko lanabes bihurtu den Euskal Kulturaren Urtekaria liburukia, Interneten ere eskuragarri izango da aurrerantzean. Orain arte papereko bertsioan soilik argitaratzen zenak sareko espaziuntzira salto egin du. Informazioa bizkorrago eta multimediago jasotzeko parada izango da hemendik aitzina.

Talaia berezi batetik euskal kulturaren ikuspegi panoramikoa eskaintzen du Euskal Kulturaren Urtekariak. Euskal kulturaren eremuko 17 sail jasotzen dira bertan. Bakoitzaren sarrera testua, urteko kronologia, irudiak, datuak eta iritzien hemeroteka daude.

Kontsulta eduki horretaz gain, euskal kulturako indizerik zabalena ere bertan dago, euskal kulturaren aurkibidea, 8.500 erreferentzia baino gehiagoren artean bilaketak egiteko baliatu daitekeen informazio praktikoa.

Horiek guztiak eskura www.argia.com/urtekaria helbidean, orain ARGIAko harpidedunentzat bakarrik, eta apiriletik aurrera nabigatzaile guztientzat.

Aurreko bidalketa
Galtzagorriren web gunea
Hurrengo bidalketa
IKA euskaltegien web gune berriak