Lantaldea handitzen ari gara, eta garapen teknologikoetan parte hartuko duen kide berri baten bila ari gara.

Eskatzen dena:

  • Informatikan goi mailako ikasketak
  • PHP eta JavaScript-eko framework-ekin esperientzia: Laravel, Vue.
  • Honako teknologiak menperatzea: PHP eta MySQL; HTML5, CSS3 eta JavaScript
  • Bertsio kontrolerako git erabiltzeko ohitura izatea
  • Euskaraz jakitea

Honako ezaugarriak kontuan izango dira:

  • Linux/Unix sistemen kudeaketan esperientzia izatea
  • WordPress erabiliz, webguneak egiten esperientzia izatea (plugin garapenak barne)
  • Taldean lan egiteko gaitasuna
  • Euskalgintza eta euskal munduaren ezagutza

Eskaintzen dena:

  • Jardun osoko kontratua
  • Diziplina anitzeko lan-talde batean integratzea
  • Proiektuen gidaritza eramateko aukera

Lanpostuan interesa izanez gero, bidali curriculuma, curriculum@iametza.eus helbidera, urtarrilaren 13a baino lehen, “Programazioa” erreferentzia adieraziz.