Eusko Jaurlaritzaren Bitartez programari esker Iametza Interaktiboak eta Dantzazek arte eszenikoetan aplikagarri den prototipo digital berritzailea garatu dute. Teknologia, dantzariak eta publikoa elkarlanean jarri dira harreman bidirekzionalak lortuz; hau da, dantzariak sortu egiten du proiektoreetatik edota argien mugimendutik igortzen zaion mezuaren arabera eta argiak eta soinak kudeatzea publikoaren esku uzten da dantzariei sormen desberdinak eragiteko
Joxerra Aizpurua(r)en bidalketak
Erabiltzaileen bila
Sar zaitez webgune horretan edo beste hartan, jaitsi ezazu aplikazio hau eta zerbitzu hau edo bestea erabiltzerik izango duzu. Informatikaren alorrean ari garenok etenik gabe kaleratzen ari gara webak eta aplikazioak gure bezeroentzat, berauek edota euren bezeroek erabiltzeko.
Gauden hamarkadan esponentzialki hazi da erabiltzaileen bila ari diren aplikazioen eta web-zerbitzuen eskaintza. Ezerezetik gulara igaro gara, jatekoen arloko simila erabilita, edota lagun batek aipatzen zidan eran, “ez dut tokirik telefonoan eta jada paso egiten dut”.
I+G+b eta kultura
Ikerketa, garapena eta berrikuntza hitzetik hortzera darabilgu enpresa gehienen planak eta memoriak idaztean. Administrazio Publikotik ere etenik gabe ari dira horien aldeko programak eta hitzak jariatzen. Baina demokrazietan hain erabilia den “aukeren berdintasuna” gertatzen al da euskal gizartean, I+G+b alorrean?
Beste salmenta era
Zerbitzu informatikoa kontzeptuaren baitan gai desberdinak biltzen dira, hala nola, hardwarea, softwarea, neurrira egindako garapenak, eguneraketak, aholkularitza eta ikerketa adibidez.
Salmenta batean protagonista nagusiak saltzailea eta eroslea izatea ohikoa da, beti ere ahaztu gabe horien atzean tamaina eta ezaugarri desberdinetako enpresak daudela; batzuetan tamainak axola du, besteetan garatzaileen kalitateak, askotan egindako lanen zerrendak ere garrantzia izaten du eta auskalo luze bat ere jokoan sartzen da.
Topaketak eramangarrian
HikHasik gero eta zerbitzu gehiago eskaintzen ditu tresna eramangarrien bidez. Orain arte berriak ziren eskaintza nagusia, baina 2014tik aurrera antolatzen diren topaketak, ikastaroak etab., eramangarrien bidez kudeatzerik izango dira