Beat-eroak egistamoa zuzendu dugu, Gipuzkoako gaztelekuetan rap musika eta euskara lantzeko proiektu pilotua. Horretarako, Legazpi eta Zumarraga-Urretxuko gaztelekuetan grabaketak antolatu ziren eta emaitzak bideoklip batean jaso dira, hemen daude ikusgai.
Gazteek Telmo Treno musikariak gidatutako tailerretan parte hartu dute eta harekin grabatzeko aukera izan dute. Prozesu oso bat izan da gazteentzat, izan ere, erritmoaren, leloaren eta errimen lanketaz gain, ikuspegi pedagokiko batetik, gazteek inklusioa, aniztasuna edota berdintasuna bezalako gaiak lantzeko aukera ere izan dute
Edizio honetan bi gaztelekutan gauzatu da proiektua eta erronka Beat-eroak gazteleku gehiagotara zabaltzea da.
Beat-eroaki buruz
Beat-eroak egitasmoa Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak Gaztematika sarearen bidez sustatzen duen egitasmoa da.
Horren helburua bikoitza da: batetik, gazteen artean euskararen erabilera sustatzea eta bestetik, egitasmoaren aitzakiarekin, zenbait gairen inguruko hausnarketa eta lanketa sustatzea.
Beat-eroak 2019-2020 ikasturteko egitasmoa bazen ere, COVID-19aren pandemiaren ondorioz atzeratu behar izan zen. Orain, proiektu pilotuta gauzatu dela eta horren emaitzak ikusgai eta eskuragarri daudela, hurrengo urratsa egitasmoa gazteleku gehiagotara zabaltzea da.