Euskarazko irratiak KODI multimedia zentroan entzuteko plugina

Aurkibidea

Zer da KODI?

Euskarazko irratiak entzuteko pluginaren garapena

Entzun daitezkeen irratien zerrenda

Nola instalatu dezaket KODIn euskarazko irratiak entzuteko plugina?

    KODIren bertsioa >= 16

    KODIren bertsioa < 16

Zer egin behar dut KODIn euskarazko irratiak entzuteko?

KODI euskaraz erabil dezaket?

 

Zer da KODI?

KODI GNU/Linux, macOS, Windows, iOS (jailbroke eginda) eta Android sistema eragileetan erabil daitekeen multimedia zentro bat da, doakoa eta GNU GPLv2 lizentzia duen software librea.

Hasiera batean lehen belaunaldiko Xbox-erako etxean garatutako (homebrew) multimedia zentro bat zen eta XBox Media Center (XBMC) izena zuen. Gerora hainbat sistema eragiletarako bertsioak argitaratu zituzten eta 2014an, 14 bertsiotik aurrera, KODI izena erabiliko zutela iragarri zuten.

Disko gogorretan gordeta dituzun irudi, audio eta bideoak ikusteko aukera ematen du baina pluginen bidez funtzionalitate gehigarriak eskaintzen ditu, garrantzitsuenen artean, streaming bidez emititutako audio edo bideoak erreproduzitzea, adibidez, youtube edo vimeoko bideoak ikustea.

https://kodi.tv/ webgunean aurkituko duzu KODIri buruzko informazio gehiago.

 

Euskarazko irratiak entzuteko pluginaren garapena

Azaroan Donostian ospatu zen Software eta Teknologia Librearen III. Euskal Mintegian Mikel Larreategik EITB Nahieranen API ez-ofiziala aurkeztu zuen. Galdera txandan, EITB Nahieranentzako KODIrako pluginik ba al zegoen galdetu zion Igor Leturiak. Handik gutxira EITBko programak KODI multimedia zentroan ikusteko aukera ematen zuen plugina garatu zuen Mikelek, hori izan zen euskarazko irratiak entzuteko pluginak garatzeko inspirazioa.

KODIren pluginak Python programazio lengoaia erabiliz garatzen dira. Di-da batean garatu nuen plugina. Plugina nahiko sinplea da eta KODIk asko errazten du audio/bideo jarioekin lan egitea. Denbora gehiena irratien zerrenda osatu, bakoitzaren logoa deskargatu eta online emititzeko erabiltzen dituzten URLak aurkitzen pasa nuen.

Abenduaren 2an egin nuen KODIren pluginen gordailu ofizialean gehitzeko eskaera eta hurrengo egunean, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Egunean, onartu zuten. Ordu batzuk geroago KODIren pluginen errepositorio ofizialean agertu zen: http://addons.kodi.tv/show/plugin.audio.euskarazko-irratiak/

Plugina GNU GPLv3 lizentzia duen software librea da. Hemen duzu bere iturburu-kodea: https://github.com/aldatsa/plugin.audio.euskarazko-irratiak

 

Entzun daitezkeen irratien zerrenda

 

Irrati bat zerrendara gehitzeko baldintza programazioaren zati bat gutxienez euskaraz izatea da. Zerrendara gehitu beharreko irrati gehiago ezagutzen badituzu jarri nirekin harremanetan eta gehituko ditut.

 

Nola instalatu dezaket KODIn euskarazko irratiak entzuteko plugina?

Une honetan KODIren gordailu ofizialean 16 bertsioa (Jarvis) edo berriagoetarako (17 Krypton betan dago) bakarrik onartzen dituzte plugin berriak. Horren ondorioz erabiltzen duzu KODIren bertsioaren arabera instalatzeko jarraitu beharreko pausoak desberdinak dira. 16 bertsioa edo berriagoa erabiltzen baduzu errepositorio ofizialetatik instala dezakezu plugina. Bertsio zaharrago bat erabiltzen baduzu berriz zip fitxategitik instalatu beharko duzu. Jarraian dituzu 2 kasuetarako jarraibideak, hautatu dagokizuna.

 

KODIren bertsioa >= 16

Une honetan KODIren errepositorio ofizialean plugin berriak 16 bertsioan (“Jarvis”) edo berriagoetan bakarrik argitaratu daitezke (17 “Krypton” beta egoeran dago). Errepositorio ofizialetatik instalatzearen abantaila nagusia eguneraketa automatikoak dira. Pluginaren bertsio berriak argitaratzean automatikoki eguneratuko da zure sistema.

KODI 16 “Jarvis” edo berriagoa baduzu pauso hauek jarraitu behar dituzu euskarazko irratiak entzuteko plugina instalatzeko:

1. Menu nagusian sakatu Sistema:

 

2. Agertuko zaizkizun aukeren artean hautatu Gehigarriak.

 

3. Gehigarrien aukeren menuan sakatu "Install from repository" (oraindik euskarara itzuli gabe dago esaldi hori):

 

4. Instalatu daitezkeen plugin mota desberdinak agertuko zaizkizu. Hautatu Musika-gehigarriak:

 

5. Instalatu ditzakezun musika-gehigarrien zerrenda agertuko zaizu. Hautatu "Euskarazko irratiak zuzenean":

 

6. Hautatu "Instalatu":

 

9. Instalazioa amaitzean pantailan jakinarazpen hau agertuko zaizu:

Euskarazko irratiak nola entzun jakiteko begiratu beherago dauden azalpenak.

 

KODIren bertsioa < 16

KODIren bertsio zaharragoetan euskarazko irratiak entzuteko plugina instalatzeko jarraitu beharreko pausoak desberdinak dira. Bertsio hauetarako plugina gordailu ofizialean ez dagoenez zip fitxategitik instalatu behar da. Aurrerago pluginaren bertsio berriak badaude, kasu honetan plugina eskuz eguneratu beharko duzu. Ahal den kasuetan errepositorio ofizialetik instalatzea gomendatzen dizuet, pluginaren eguneraketak automatikoki instalatuko baitzaizkizue horrela.

Gamerauntsiak euskaratutako Recalbox banaketaren erabiltzailea bazara, pauso hauek jarraitu behar dituzu, KODIren 15.2 bertsioa erabiltzen baitu.

 

1. Deskargatu zip fitxategi hau.

2. Menu nagusian sakatu Sistema:

 

3. Agertuko zaizkizun aukeren artean hautatu Gehigarriak.

 

3. Gehigarrien aukeren menuan sakatu "Instalatu zip fitxategitik"

 

4. Deskargatutako zip fitxategia hautatu. Horretarako dagokion karpetara joan beharko duzu.

 

5. Instalazioa amaitzean pantailan jakinarazpen hau agertuko zaizu:

Euskarazko irratiak nola entzun jakiteko begiratu beherago dauden azalpenak.

 

Zer egin behar dut KODIn euskarazko irratiak entzuteko?

Lehenik plugina instalatu behar duzu, horretarako jarraitu beharreko pausoak hemen dituzu. Instalatu ondoren, hauxe da euskarazko irratiak entzuteko egin beharrekoa:

 

1. Menu nagusian MUSIKA > Gehigarriak hautatu.

 

2. Agertuko zaizun musika gehigarrien zerrendan "Euskarazko irratiak zuzenean" hautatu:

 

3. Entzun nahi duzun irratia aukeratu eta gozatu!

 

KODI euskaraz erabil dezaket?

Bai. Guztiz itzulita ez badago ere, erabil daiteke euskaraz. Jarraitu pauso hauek:

 

1. Hautatu Sistema menu nagusian:

 

2. Sistemaren ezarpenen orria agertuko zaizu. Hautatu "Appearance":

3. "International" menuaren barruan sakatu "Language":

 

4. Hizkuntzen zerrenda agertuko zaizu. Hautatu "Basque". Segundo pare baten ondoren KODI euskaraz agertuko zaizu!

 

.cc-by-sa-lizentzia-oina {
width: 85%;
background-color: #ccc;
padding: 5px 20px;
max-width: 800px;
margin: 0 auto;
}
.cc-by-sa-lizentzia-oina p a {
color: #333;
}
.cc-by-sa-lizentzia-oina p a:hover,
.cc-by-sa-lizentzia-oina p a:focus {
color:#999;
text-decoration:none;
}

Creative Commons Lizentzia

Artikulu honek Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa (CC BY-SA 4.0) lizentzia dauka. Kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, nire egiletza aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

Aurreko bidalketa
Xuxen zuzentzaile ortografikoa erabili nahi dut CKEditor-en. Zer egin behar dut?
Hurrengo bidalketa
Erabiltzaileen bila