Astigarragako Udalak merkataritzari eta ostalaritzari begira bi ekimen jarri ditu martxan: batetik, Astigarragako erdigunean kokatzen diren lokal hutsen aktibazioa bilatzen duen ‘Lokal hutsak‘ ekimena eta bestetik, ‘Guztion Azoka‘, Astiko Elkartearekin batera, herriko merkatari eta ostalariei laguntzeko deskontu bonu kanpaina.
Iametzak bi ekimen horiek jasotzeko eta partekatzeko plataforma bat garatu du, guztion.astigarraga.eus hain zuzen ere. Honetan, herritarrek informazio guztia eskuragarri izango dute. Lokal hutsak atalaren helburua merkataritza eremuen zaintza eta berraktibaziorako estrategiak martxan jartzea da eta hori aurrera eraman ahal izateko, Udalak lokala eskaintzen eta bilatzen dutenen artean zubilanak egingo ditu. Horretarako lokal hutsen on-line datu-basea osatu du eta ekintzaileei, Udalaren diru-laguntzaren inguruan informazioa eskaintzen die.
Guztion azoka atalaren helburua Covid-19ko alarma egoerak herriko merkataritza eta ostalaritza sektoreari eragindako kalte ekonomikoei aurre egitea da, deskontu bonuen bidez. Bi bonu desberdin daude: itxita egon diren establezimenduek %20ko deskontua dute eta zabalik egon direnek, aldiz, herritarren babesa eskertzeko, %15ekoa. Herritarrek bonuak on-line erosi ahalko dituzte eta ondoren, dagokion establezimenduan bere erosketa burutzean kitatuko dituzte. Kanpaina honen helburua, Astigartarrek erosketak herrian egitera bultzatzea da, bertako ekonomia susta dadin. Pizgarri gisa, herriko merkatari eta ostalariak laguntzeko eta herria biziarazteko.