‘Hodeia ez da existitzen’ podcast kanala aurkeztu dugu

‘Hodeia ez da existitzen’ Iametzaren podcast kanala aurkeztu berri dugu. Teknologia burujabetza izango dugu hizpide kanal honetan. Albisteak, erreportajeak, elkarrizketak, liburu eta dokumental gomendioak eta fikzioak landuko ditugu, besteak beste.

Lehenengo saioa sareratu berri dugu eta hemen bertan entzun dezakezu.

Baleafunk.eus instantzia librea ireki dugu

Saioa zabaltzeko, Baleafunk.eus instantzia ireki dugu. Ez genuen nahi teknologia burujabetza hizpide duen podcast-a iVox edo Spotify bezalako plataformetan soilik entzugai egotea, plataforma zentralizatuak direlako eta ez dagoelako aukerarik berauek autokudeatzeko.

Horregatik, zabaldu gugu euskarazko Funkwhale instantzia bat. Honela, Mastodon.eus-ekin egin bezala, sare federatuen eta libreen logikari jarraitu dio Iametzak. Oraingoz, Baleafunk instantzian ‘Hodeia ez da existitzen’ podcast kanaleko edukiak eta Argiaren ‘Beranduegi’, ‘Oasiko kronikak’, ‘Txina zaharreko ipuinak’, ‘Bertso zaharrak’ eta ‘ARGIAren podcastak’ kanaletako edukiak argitaratuko dira; baina helburua plataforma hori bera lizentzia libreak erabiltzen dituzten musikari eta podcast egile euskaldunen komunitateari zabaltzea da. Beraz, interesa daukan edonor kaixo@iametza.eus postaren bidez gurekin harremanetan jartzera animatzen dugu.

Aurreko bidalketa
Eredu euskaldunak gazteentzat
Hurrengo bidalketa
Euskaraldia lan dinamika digitalean txertatzen