Argipena: Podkast bat da RSS bat MP3 fitxategien berri ematen duena
“Eta aurkitu ezazu gure podkasta plataforma honetan…” bezalakoak maiz entzuten dira azkenaldian, baina Luistxo Fernandezek Sustatun dioen bezala: RSSrik eskaintzen ez badu ez da podcast bat.
Abel Camacho: “Irizpide kritikotik ezean, argi ikusten dugu instrumentalismo teknologikoan erortzea errazegia dela”
Urteetako esperientziak bultzatuta, UEUk ikastarONline proiektu aitzindaria jarri du martxan ikasturte honetan. Bere bidez hezkuntza-testuinguru guztietarako baliagarri diren online ikastaroak sortzeko gaitasuna sustatu nahi du. IkastarONline ibilbidea modularra da eta…
Inteligentzia Artifiziala: euskarak bere tokia behar du
Ixa ikerketa-taldeko Xabier Arregik adimen artifizialaren eztandan Euskal Herriak, euskarak, bere tokia behar duela defendatzen du iritzi artikulu honetan.
2022an Elkartenetek jasotako eta berrerabilitako-birziklatutako ordenagailuak
2022an “S.O.S Toshiba Satellite bizirik” kanpainan Eskola 2.0ko 4.398 eramangarri gorri jaso ditu Elkartenetek Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxeetan. Horietatik %28 birgaitu eta Mugarik Gabeko Ikasgelak bezalako lankidetza proiektuetarako eman dituzte,…
Ikastoletako ikasleek Txikipedia: ‘300 baietz!’ erronkaren hirugarren ekitaldiari ekin diote
Euskarazko edukiak sarera gehitzeko asmoz, Euskal Wikilariak Kultur Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak 300 baietz erronkaren hirugarren ekitaldiari ekin diote. Hala, ikastoletako DBHko 1. eta 2. mailako ikasleei zuzenduriko egitasmo honek…
OpenAIk Kenyako langileei orduko 2 dolar baino gutxiago ordaindu zizkien ChatGPTren toxikotasuna gutxiagotzeko
Exclusive: OpenAI Used Kenyan Workers on Less Than $2 Per Hour to Make ChatGPT Less Toxic
ChatGPT Internetetik hartutako edukiekin entrenatua dago. Horien artean eduki sexistak, arrazistak eta bortxazkoak daude, eta jakina den bezala zer ikusi hura ikasi. Ondorioz, ChatGPTek ere modu horretako erantzun toxikoak emateko…
Twitter hustu beharra dago
Ana Morales lagunari lapurtutako metafora batekin laburbildu du Joxe Rojasek Twitterren egoera bere blogean: “hainbeste poz eta ratu on eman dizkigun taberna, urteetan arratsalderoko lagunarteko kafearen lekuko izan dena, skinhead…
Teknopataren txokoa
Facebook eta Instagramen jabe Metari 390 milioi euroko isuna, Europako pribatutasun legeak urratzeagatik
Irlandan duenez egoitza fiskala Meta multinazionalak, herrialde horretako Datu Babeserako Batzordeak ebatzi du legez kanpo erabili dituela sare sozialen erabiltzaileen datuak. Herritarrak publizitate pertsonala baimentzera derrigortzen dituela azaldu du. Facebooki…
Publizitate-identifikatzailea: 8 milioi euroko isuna APPLE DISTRIBUTION INTERNATIONALen aurka
https://www.cnil.fr/fr/identifiant-publicitaire-sanction-de-8-millions-deuros-lencontre-de-apple-distribution-international
Frantziako Datuen Babeserako Agentziak (CNIL) 8 milioi euroko isuna ezarri dio Appleri, ez zielako baimenik eskatu Frantziako iPhone erabiltzaileei iragarkietarako erabiltzen den identifikatzailea gorde aurretik.