Eskatzen dena:
- Informatikan ingeniaritza ikasketak
- Webgintzan eta APPen garapenean esperientzia
- Software libreko tresnekin garapenak eginak izatea
- Honako teknologiak menperatzea: PHP eta MySQL; HTML5, CSS3 eta JavaScript (jQuery)
- CMS desberdinak kontrolatzea: WordPress, Drupal, Joomla, Prestashop
- Euskaraz jakitea
Kontuan hartuko dena:
- PHP eta JavaScript-eko framework-ekin esperientzia: Laravel, Angular, Ionic
- Bertsio kontrolerako git erabiltzeko ohitura izatea
- Android eta IOS sistemetan garapenak eginak izatea
- Java ezagutzak
- Liferay CMS-arekin lan egin izana
- Taldean lan egiteko gaitasuna
- Bezeroekin harremanetan egoteko eta euren eskaerak jaso eta bideratzeko gaitasuna
- Euskalgintza eta euskal munduaren ezagutza
Eskaintzen dena:
- Aldi baterako kontratua
- Lan talde gazte batean integratzea
- Interneteko proiektuen eta APP-en garapenean parte hartzea
Interesa izanez gero, bidali curriculuma, curriculum@iametza.eus helbidera, 2016ko otsailaren 19a baino lehen, "Programatzaile-lanpostua-2016" erreferentzia adieraziz.