Iametza Interaktiboak web diseinatzailea behar du

Eskatzen dena:

  • Diseinu grafikoan, arte ederretan edo informatikan ikasketak.
  • Diseinuko/edizioko programa desberdinak menperatzea (Photshop, Illustrator, adobe XD…)
  • Maketatzen jakitea: HTML5, CSS3, SASS, Bootstrap, WordPress.
  • Euskaraz jakitea.
  • Egindako lanak erakustea ezinbestekoa da.

Kontuan hartuko dena:

  • Inprentarako lan puntualak egiteko gaitasuna.
  • Ilustrazio edo marrazketa lanak.
  • Animazioak.
  • Esperientzia antzeko lanetan.

Eskaintzen dena:

  • Lanaldi osoko kontratua.
  • Proiektu bizi bateko lan-taldeko kide izatea.
  • Euskara, software librea, parte-hartzea eta berdintasuna baliotzat dituen talde batean integratzea.

 

Interesa izanez gero, bidali curriculuma curriculum@iametza.eus helbidera, 2021eko urriaren 15a baino lehen “diseinatzailea-2021” erreferentzia adieraziz.

Aurreko bidalketa
Paperaren klusterrak webgune berria dauka
Hurrengo bidalketa
Herrietako emakumeak ezagutarazteko proiektu pedagogikoa