Iametzak urteak daramatza teknologia burujabetzari buruzko edukien zabalkundean eta dibulgazioan ahaleginak egiten. Alde batetik, gure inguruan lanean ari direnen berri ematen, zalantzak argitzen edo euskarazko baliabideei ahalik eta etekinik handiena ateratzeko informazioa ematen. Bestetik, nazioarteko hedabide ezagunak informazio iturritzat erabilita, sarritan oihartzun handiegirik ez duten multinazional teknologikoen jokabideei erreparatzen. Azken hiru urteetan, eduki hori guztia podcast edo albiste modura bildu izan du Iametzak erreferentziazko gunea bihurtu den Hodeia ez da existitzen webgunean.
Orain, aurrerapauso bat emateko helburuarekin, komunikazio eta teknologia enpresak gaiari buruzko behategia osatu du. Asteroko maiztasunarekin, sareko iturri desberdinetan argitaratutako informazioa bildu, euskarara itzuli eta argitaratuko dute ‘Hodeia ez da existitzen’ webgunean sortutako Behategia atalean. Behategiak bere RSS jario propioa dauka gaian interesa duen pertsona zein erakunde orok, hedabideak barne, eduki guzti hori jarraitu ahal dezaten. Modu honetara aukera legoke esaterako, norberaren webgunean modu automatikoan informazio hori txertatzeko.
Hodeia ez da existitzen Telegram kanala ere sortu du Iametzak behategiko informazioa, argitaratutako albisteak eta egindako podcast-ak zabaltzeko. Interesa duen orok eskuragarri du hemen: t.me/hodeiaezdaexistitzen