Iametzako langileok greba aktiboa egingo dugu ARGIA babestuz

Iametzako langileok lan, bizitza eta pentsio duinen alde Eskubide Sozialen Kartak egindako greba deialdiarekin bat egingo dugu eta enpresa osoa itxita egongo da. Iametzan, grebako aldarrikapenekin bat egiten dugu eta horregatik beste jendarte eredu bat eraikitzeko gure ekarpena egitea erabaki dugu.

ARGIA, Antza eta Adurrekin batera, Ametzagaiña taldea osatzen du iametzak eta gertutik bizi dugu hauen jarduna. Bizitza duinak erdigunera ekartzeko elkarlana ezinbestekoa dela ulertzen dugu, eta horregatik, ARGIAn ekarpena egingo dugu greba egunean. Komunikazio arloko kideok norbere herrietako greba deialdiaren jarraipena egingo dugu, eta garapeneko arduradunak, ARGIAren web mantenuan arituko dira, grebaren jarraipen informatiboa ahalik eta hoberen egiteko asmoz.

Indartu dezagun indartzen gaituena!

Aurreko bidalketa
Iametzak programatzailea behar du
Hurrengo bidalketa
Gaur egun palindromoa da: 2020-02-02 (Marko Gimenoren omenez)